Joxe PORTELA (ABRA PROD), Alberto GERRIKABEITIA (ABRA PROD), Joan Antoni GONZÀLEZ (Parsimonia)
简介
1983ko Urria. Joxean Lasa eta Joxi Zabala euskal errefuxiatuak Baionan desagertu dira aztarnarik utzi gabe eta, jarraian, GAL deritzonaren atentatu andana bati hasiera emanez. Iñigok, senideen abokatuak, uste orokorrari aurre egin beharko dio laster: baliteke bi gazteak sekula berriro ez agertzea.
1995. Hamabi urte igaro dira. Jesus Garcia Alacanteko poliziak, GALi buruz aditzera eman diren zertzeladak direla eta, kasu zahar bat irekiko du berriro, erailda eta kare biziz lurperatuta agertu ondoren hamar urtez identifikatu gabe egon diren bi gorpuak Joxean eta Joxirenak izan daitezkeela susmatuz. Gorpuak etxeratu eta Tolosan lurperatuak izango dira, tentsio handiko giroan hara bildu diren ertzainekin. Handik laster sumarioa irekitzen denean, Iñigo eta Fede bere laguntzaile gaztea, epaile instruktorearekin eta fiskalarekin elkarlanean, Rodriguez Galindo Guardia Zibilaren koronelaren eta Elgorriaga gobernadore ohiaren inguruan ikertzen hasiko dira, hauek Joxean eta Joxiren bahiketan eta erailketan erantzukizuna badutela antzeman arte. Baina, hala frogatzeko bide luze eta bihurrian, botereari atxikita dauden etsaien joko zikinari aurre egin beharko diote, aldi berean euren barne gatazkak gaindituz eta bien biziak arrisku larrian jarriz.
[We worked hard to enhance your user experience and bring you a modernized version of the premier network for film professionals.]
[Easily navigate Cinando and featured market modes]
[Switch at the top header]
[Switch in all individual company]
[Switch in the 'Search in' sidebar in the results pages]
[Access your personal features]
[Open the ‘My Cinando’ dropdown menu in the right corner of your screen to access your favorite Cinando features. Update your information under the ‘Manage My Data’ section.]